jueves, 14 de mayo de 2015

Evernote tutoriala

Azken ebaluaketako lanetako bat bideo tutorial bat egitea izan da. Hasieran, ez genekien zeri buruz hitz egin, baina lauron artean pentsatu ondoren, oso erabilgarria den web orri bati buruz hitz egitea egokia zela iruditu zitzaigun; Evernote, hain zuzen ere.

Bideoan Evernote zer den eta zertarako balio duen azaltzen dugu.


Aurretik ez nuen inoiz Youtubera igotzeko bideo bat egin, beraz, dibertigarria eta guztiz berria iruditu zait bideo bat egiteko prozesua. Hala ere, hainbat arazo izan ditugu; alde batetik, kamerak ez zuen ondo grabatzen; bestetik, hitz egiterakoan trabatu egiten ginen, etab, Baina, nire ustez, bideo hau egitea baliagarria izan zait.