jueves, 14 de mayo de 2015

Evernote tutoriala

Azken ebaluaketako lanetako bat bideo tutorial bat egitea izan da. Hasieran, ez genekien zeri buruz hitz egin, baina lauron artean pentsatu ondoren, oso erabilgarria den web orri bati buruz hitz egitea egokia zela iruditu zitzaigun; Evernote, hain zuzen ere.

Bideoan Evernote zer den eta zertarako balio duen azaltzen dugu.


Aurretik ez nuen inoiz Youtubera igotzeko bideo bat egin, beraz, dibertigarria eta guztiz berria iruditu zait bideo bat egiteko prozesua. Hala ere, hainbat arazo izan ditugu; alde batetik, kamerak ez zuen ondo grabatzen; bestetik, hitz egiterakoan trabatu egiten ginen, etab, Baina, nire ustez, bideo hau egitea baliagarria izan zait.

martes, 12 de mayo de 2015

Web orri bat egiten

Hirugarren ebaluaketa honetan, web orri bat abiapuntutik martxan jarri behar izan dugu. Lehenik eta behin, dominio bat hartu genuen; baina ez genuenez ezer ordaindu nahi, azpidominio bat hartu genuen. Ondoren, jendeak gure web orria bisitatu zezan, web hosting baten erregistratu ginen, Hostingerren, hain zuzen.



Hau guztia egin ondoren, bakoitzak eramango zuen zatia zehaztu eta web orriaren diseinuan pentsatzen hasi ginen. Horretarako, Kompozer erabiltzen hasi ginen.


Azkenean, web orria martxan jartzea lortu genuen, eta hauxe da bere linka: theactuality.esy.es

Kompozer erabiltzen

Web orria egiteko Kompozer programa erabili dugu. Hasieran, ez genekien nola erabiltzen zen, beraz, hainbat tutorial ikusi genituen. Jarraian, bideo tutorial bat jarriko dizuet guri baliagarri izan zitzaiguna.


Gure web orriko argazkiei lightbox efektua jarri diegu. Hasieran pixkat gatza izan daiteke, baina topatu genuen bideo tutorial batekin oso erraza izan zen ligthbox efektua argazkietan jartzea.



viernes, 9 de enero de 2015

Segurtasun informatikoari buruzko aholku batzuk

Sarrera honetan segurtasun informatikoari buruz hitz egingo dizuet aholku batzuk emanez. 1. batxillergoko IKT klaseko ikasleak dekalogo bat egitea erabaki dugu, bakoitzak segurtasun informatikoari buruzko arauak jartzen. Jarritako guztietatik batzuk aukeratu ditugu eta hurrengo hauek dira:

  • Deskargak kontrolatu eta leku seguruetatik bakarrik deskargatu. Adibidez https:// orrietatik eta orri ezagunetatik bakarrik.
  • Deskargatzerako momentuan extentsioa begiratu behar duzu eta .exe edo beste extentsio fidagarri bat dela egiaztatu behar duzu.
  • USB eta disko gogorrik ez erabili; seguruagoa da hodeia.
  • Birus bat zure ordenagailuan ez sartzeko hoberena da deskargatu nahi duzuna web orri ofizialetik deskargatzea edo deskargatzerakoan antibirusa artxibotik pasatzea.
  • Bilatzailea konfiguratu seguritate maila egokia aukeratu.
  • Mozilla Firefox erabiliz seguritatea konfiguratzeko aukera gehiago dauzkazu.
  • Antibirusa eguneratu eta firewall on bat izan.
  • Mugikorrerako aplikazioren bat deskargatu nahi baduzu, beti denda ofizialetik jaitsi, hori segurua delako.
  • Zerbait deskargatzerakoan "Acuerdo de Licencia" irakurri.
  • Gure datuen segurtasun kopiak egin 2 astero.
  • Mugikorrerako antibirus bat deskargatu.