jueves, 2 de octubre de 2014

Mac Book Air

Ikus daitekenez, Mac Book Air-a mehea eta arina da, baina beste hainbat gauza gehiago ditu: potentea, erresistentea eta erabiltzeko oso erraza da.


Prozesadore moduan Intel Core i5 erabiltzen du, baina Intel Core i7a erabiltzeko aukera ematen du, eta horiei esker bakarrik beharrezkoa dena kontsumitzen du, horregatik 11 pulgadetako ordenagailuak 9 ordu irauten ditu karga bakarrarekin eta 13 pulgadetakoak, aldiz, 12 ordu.


LED pantalla du, eta horrek aukera ematen du argazkiak eta pelikulak kalitate oso onean ikusteko. 11 pulgadetako Mac Book Air-a 1.366 x 768 pixeleko erresoluzioa du, eta 13 pulgadetakoak, 1.440 x 900.

8 GBko memoria RAM-a eta memoria flash oso azkarra ditu. Horrek aplikazio exigenteenak erabiltzeko aukera ematen du, eta errendimentua ez da jaisten aplikazio bat baino gehiago zabalik izanez gero.

2 aukera daude Mac Book Air bat erostean: 128 GBkoa edo 256 GBkoa erostea.

Hauek dira dituen portuak: MagSafe 2, 2 USB 3.0, Thunderbolt, audio sarrera eta SD tarjetentzako sarrera (bakarrik 13 pulgadetakoak).
  • MagSafe 2: elikatze-konektore magnetikoa da.
  • USB 3.0: USB 2.0 baino 10 aldiz azkarragoa da, datuak pasatzeko denbora gutxiago behar du eta energia gutxiago kontsumitzen du.
  • Thunderbolt: abiadura altuko konektore bat da, teknologia optikaren erabilera egiten duena.