jueves, 14 de mayo de 2015

Evernote tutoriala

Azken ebaluaketako lanetako bat bideo tutorial bat egitea izan da. Hasieran, ez genekien zeri buruz hitz egin, baina lauron artean pentsatu ondoren, oso erabilgarria den web orri bati buruz hitz egitea egokia zela iruditu zitzaigun; Evernote, hain zuzen ere.

Bideoan Evernote zer den eta zertarako balio duen azaltzen dugu.


Aurretik ez nuen inoiz Youtubera igotzeko bideo bat egin, beraz, dibertigarria eta guztiz berria iruditu zait bideo bat egiteko prozesua. Hala ere, hainbat arazo izan ditugu; alde batetik, kamerak ez zuen ondo grabatzen; bestetik, hitz egiterakoan trabatu egiten ginen, etab, Baina, nire ustez, bideo hau egitea baliagarria izan zait.

martes, 12 de mayo de 2015

Web orri bat egiten

Hirugarren ebaluaketa honetan, web orri bat abiapuntutik martxan jarri behar izan dugu. Lehenik eta behin, dominio bat hartu genuen; baina ez genuenez ezer ordaindu nahi, azpidominio bat hartu genuen. Ondoren, jendeak gure web orria bisitatu zezan, web hosting baten erregistratu ginen, Hostingerren, hain zuzen.



Hau guztia egin ondoren, bakoitzak eramango zuen zatia zehaztu eta web orriaren diseinuan pentsatzen hasi ginen. Horretarako, Kompozer erabiltzen hasi ginen.


Azkenean, web orria martxan jartzea lortu genuen, eta hauxe da bere linka: theactuality.esy.es

Kompozer erabiltzen

Web orria egiteko Kompozer programa erabili dugu. Hasieran, ez genekien nola erabiltzen zen, beraz, hainbat tutorial ikusi genituen. Jarraian, bideo tutorial bat jarriko dizuet guri baliagarri izan zitzaiguna.


Gure web orriko argazkiei lightbox efektua jarri diegu. Hasieran pixkat gatza izan daiteke, baina topatu genuen bideo tutorial batekin oso erraza izan zen ligthbox efektua argazkietan jartzea.